atarira itzuli
Segurtasuna

nola konektatu
gure sistemen segurtasuna
zure gakoak babestea
babestu zure ordenadorea
phising edo itxurazko mezu elektronikoen bidez iruzur egitea
Online Banka-era sartu
   

babestu zure ordenadorea

Interneteko segurtasuna bermatzeko beste gai garrantzitsua da zure ordenadorearen mantentzeaz arduratzea.Ondoren, hainbat jarraibide emango dizkizugu zure ordenadorea egunean edukitzeko:

Birusen kontrako programa bat jarri ordenagailuan eta aldiro-aldiro eguneratu. Gainera, komenigarria da "firewall" pertsonal bat ere instalatua izatea, sarean zehar bidali edo jasotzen duzun informazioa iragazteko.
Zure ordenagailuko aplikazioak aldiro-aldiro eguneratu argitaratutako segurtasun adabakiekin (sistema eragilea, Interneteko nabigatzailea, posta elektronikoko kudeatzailea, eta abar).
Ez zaitez fidatu ezezaguna den edo publikoak diren ordenagailuetaz, horietan ezin baita jakin, adibidez, pribatua lortzeko espioi-programarik instalaturik duten.
Ireki baino lehen, aztertu jasotako posta elektroniko guztia. Zalantzarik baduzu (igorle ezezaguna, bidali ez duzun postaren erantzuna...) hobe da ezabatzea eta paperontzia hustea.
Ez fidatu promozio edo mezuez, segurtasun edo promozioaren aitzakiapean zure gakoak eskatzen badizkizute.
Kontu handia eduki Interneteko gune ez seguruetatik jaisten dituzun edo postaz eta fitxategien trukeko programen bidez (P2P) jasotzen dituzun artxiboekin.
Oinarrizko informazioaren segurtasun-kopiak egin ordenagailu pertsonalean aldiro-aldiro.
Ez erabili nabigatzailearen gakoak auto-osatzeko aukera, sisteman bertan gordeta gera daitekeelako eta, ondorioz, ordenadorearen beste erabiltzaile batzuen esku.
Ingurune seguruetako lana amaitu eta gero, erabili beti "amaitu" aukera, saio berean eragiketa gehiago egitea eragozten duelako.