atarira itzuli
Segurtasuna

nola konektatu
gure sistemen segurtasuna
zure gakoak babestea
babestu zure ordenadorea
phising edo itxurazko mezu elektronikoen bidez iruzur egitea
Online Banka-era sartu
   

nola konektatu

Online Banka-k ingurune segura eta erabateko konfiantza eskaintzen dizu finantza-eragiketak egiteko. Horrela, Kutxabank-ren interneteko bulegoan egiten dituzun eragiketa guztiak erabat konfidentzialak dira.

Zerbitzua erabat pribatua dela bermatzeko, eta seguru egon zaitezen, ondoko datu pertsonalak erabilita konektatu behar zara zerbitzura:

· Zure Kutxabank txartelaren zenbakia: hau da, finantza-txarteletan inprimaturik ageri diren hamasei digituak.

· Sarbide-gakoa: Zure gako pertsonala da Kutxabank-ren urrutiko kanaletara sartzeko (telefonoa eta internet) eta sei zenbakiz osatuta dago. Kutxazainetan erabiltzen duzun PIN delako zenbaki ezkutuarekin ez du ezer ikustekorik honek. Zure burua behar bezala identifikatu eta gero, barruan zaudelarik, internet eta telefonoan sartzeko gako hau aldatu ahal izango duzu.

· Gakoen txartel pertsonala (gtp): Hainbat zenbaki-konbinazio dituen txartela da eta zure eragiketak egiterakoan edota produktuak kontratatzean eskatu egingo dizugu.

gtp txartelak zenbakizko 100 konbinazio dituzu. Horietako bat ausaz eskatu dizugu egiten dituzun eragiketetan.

Oraindik Kutxabank-ren urrutiko zerbitzuetara sartzeko gakorik ez baduzu, Online Banka-en konexio-orritik bertatik eskatu ahal izango dituzu, edo bestela, edozein unetan Kutxabank-ren bulegoetan.