atarira itzuli
Segurtasuna

nola konektatu
gure sistemen segurtasuna
zure gakoak babestea
babestu zure ordenadorea
phising edo itxurazko mezu elektronikoen bidez iruzur egitea
Online Banka-era sartu
   

phising edo itxurazko mezu elektronikoen bidez iruzur egitea

Azken bolada honetan, hainbat finantza-erakundetako bezeroek mezu elektronikoak jaso dizute; itxuraz, erakundeek bidalitakoak dira, baina egiazki, iruzurra egitea beste helburu ez dute.

Normalean, mezu horiek segurtasun-oharren antza hartzen dute, edo oparien aitzakian iristen dira, beti ere, hartzaileak bere gako pertsonalak ematera bultzatzeko.

Iruzurra egiteko modurik ohikoenetakoa zera da: hartzailea banku edo kutxaren identifikazio-orrira sarraraztea, mezuan bertan ematen den estekaren bidez. Esteka horrek, ordea, iruzurraren egileak berak egindako orrira eramaten du, ordezkatu gura duen erakundearen kopia dena, eta han sarbide-gakoak adieraztea lortu gura du. Era horretara, iruzurraren egileak datuak hartu eta ondoren bezeroa ordezkatu eta haren kontuetan sartzeko modua du.

Ezaugarri hauetakoren bat duen mezuren bat jaso duzula uste baduzu, edo zure identifikazio-daturen bat eman baduzu, deitu ahal bezain azkar Kutxabank telefonoz - 901 33 55 66 zerbitzura, urrutiko zerbitzuen bidez zure kontratuetara sartzeko aukerak blokeatu ditzagun.