segurtasuna

bbkenpresak net zerbitzuaren bitartez internet-era bidaltzen den informazioa erabat isilpekoa eta pribatua da.

Erabat segurua da. Kontuan izan bbkenpresak net zerbitzuaren bitartez sartzen dituzun datu guzti-guztiak irakurtezinak diren enkriptazio-protokoloetatik igarotzen direla, eta segurtasuna handiagoa izan dadin, gainera, mundu mailan homologatuta dauden eredu finkoei lotuta daude. Horrez gainera, bbk-k VeriSign izeneko zerbitzuaren bermea ere eskaintzen du.

Horrez gain, bbkenpresak net zerbitzura sartzerakoan enpresaren esku dauden datu sekretuak eskatuko dizkizugu; besteak beste, erabiltzaileen sarbide-gakoak, eta izenpe baimenduak. Datuok isilpekoak dira eta, beraz, sarearen bidez egiten dituzun eragiketa guztiak zure eta datuok kudeatzen dituzten makinen artekoak izango dira.

segurtasun-gomendioak

Interneteko bbk Bulegoarekin lan egitea guztiz segurua da. Hala ere, zenbait jarraibide kontutan izatea beharrezkoa da. Horrela, Interneten erabilpenetik sortzen diren arazoak ekidingo dituzu:

Zerbitzari segurura sarbidea

- bbk-ko orri-seguruak beti izango dira mota honetakoak: https://www.bbk.es (http://-rekin hasi beharrean).

- Gainera, orri seguru batean, behean eta eskuma aldean, itxita dagoen giltzarrapo hori bat agertzen da. Ez badago, orria EZ da segurua.

- Giltzarrapoan klik bikoitza eginez gero, ziurtagiriaren igorlearen informazioa ikusiko duzu eta "Verisign" eta iraungi gabekoa izan beharko dira.

- Orri seguru hauetatik kanpo, INOIZ ERE EZ DITUZU ZURE DATU EDO GAKO PERTSONALAK EMANGO. bbk-k ez dizu INOIZ ere datu pertsonalik eskatuko posta elektroniko, telefono edo beste komunikazio-bide batez.

- bbk-ren izenean telefono dei bat edo e-mail bat jasotzen baduzu sarbide-gakoak edo beste edozein datu pertsonal eskatuz, ez zaitez fidatu eta jarri harremanetan Laguntza Zerbitzua-ren bidez (94 401 79 07).

- Beraz, ez zaitez zerbitzura sartu posta elektronikoz bidalitako mezuetatik, beti erabili www.bbk.es orria.

- Edozein zalantza baduzu, jar zaitez harremanetan Laguntza Zerbitzua-ren bidez (94 401 79 07).

Konfideltzialtasuna

- Gure zerbitzuak, zerbitzari seguru batean egoteaz gain, SSL protokoloa erabiltzen du, 128 bit-eko gako bidez zifratutako lotura ezartzen du. Horrela, egiten dituzun finantzaketa-eragiketa guztien konfidentzialtasuna bermatzen dugu.

Beti kontutan izateko segurtasunerako oinarrizko arauak

- Birusen kontrako programa bat jarri ordenagailuan eta aldiro-aldiro eguneratu. Gainera, komenigarria da firewall pertsonal bat ere instalatua izatea.

- Zure ordenagailuko aplikazioak aldiro-aldiro eguneratu argitaratutako segurtasun adabakiekin (sistema eragilea, Interneteko nabigatzailea, posta elektroniko-kudeatzailea...).

- Ez zaitez fidatu ezezaguna den edo publikoak diren ordenagailuetaz, ezin baituzu jakin zure informazio pribatua lortzeko espioi-programarik instalaturik duten, etab.

- Ireki baino lehen, aztertu jasotako posta elektroniko guztia. Zalantzarik bazenu (igorle ezezaguna, bidali ez duzun postaren erantzuna...) hobe da ezabatzea eta paperontzia hustea.

- Toki seguruan gorde zure sarbide-gakoak (ez itzazu idatzi erraz aurkitu daitezkeen tokietan eta ez gorde zure ordenagailuko fitxategi batean).

- Gakoak zoriz aukeratu, eta aldiro-aldiro aldatzen joan. Ez erabili erraz asmatu daitekeen ideiarik, adibidez, zure jaioteguna, zure izena...

- Ez fidatu promozio edo mezuez, segurtasun edo promozioaren aitzakiapean, zure gakoak eskatzen badizkizute.

- Kontu handia eduki Internetetik jaisten dituzun edo postaz jasotzen dituzun artxiboekin.

- Segurtasun kopiak egin ordenagailu pertsonalean aldiro-aldiro.