|
|
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Nahi ez diren erabilera okerrak saihesteko, beti gomendatzen dugu enpresak berak egiazta ditzakeen ekipo informatikoak erabiltzea. Hori horrela, beraz, erabilera publikokoak diren ekipoak edo hirugarren batek atzeman ditzakeen ekipoak ez erabiltzea aholkatzen da.
|
|
|
Sarbide-gakoak eta izenpeak aukeratzerakoan, ahal den neurrian, ez itzazu erabili logikaren bitartez ondoriozta daitezkeen konbinazioak (adibidez, jaiotze-data, langilearen zenbakia, etab.) eta ez itzazu konbinazio hauek idatzi edonork ikus ditzakeen tokian. Gogoan izan, halaber, datu hauek erabat isilpekoak direla eta, beraz, ez eman horren berri inori, ezta langile baimendua dela esanez doazkizuenei ere.
|
|
|
Segurtasun-neurri gehigarri gisa, bbkenpresak net zerbitzuak “amaitu” aukera ere ematen du pantailaren ezkerraldean, behean, hain zuzen ere. Mesedez eskatzen dizugu aukera hau erabiltzea bbkenpresak net zerbitzutik atera nahi duzunean, horrela amaitutzat emango baituzu bbk-ren zerbitzari seguruekin ezarritako konexioa.
|
|
|
Eta, azkenik, ez ahaztu zure ekipamendu informatikoa. Nabigatzaileek segurtasun-neurri sendoagoak ezarri ohi dituzte bertsio berrietan eta, beraz, ekipoak egunean edukitzeak zure lasaitasunari ere mesede egingo dio.
|
|
|
|
|
|
|
|