|
|
 |
|
|
|
|
|
|
|
Fitxategiak bidali ahal izateko egin beharreko urratsak garbi azalduta datoz dagozkion orrietan. Nolanahi ere, ondoko oharrak ere har itzazu kontuan:
|
- Bidali nahi duzun fitxategia aukeratzeko, “examinar” botoiaren bitartez aukeratu beharko duzu. Horrek zure ordenadorean bilatzera eramango zaitu.
- Fitxategi mota ere aukeratu beharko duzu. Horretarako leiho zabalgarrian ageri diren aukeretako batean sakatu beharko duzu.
- Zenbait bidalketa egin ahal izateko, Prozesuaren data eskatzen da, fitxategiaren zati garrantzitsua delako kasu askotan, adibidez, AEB19 fitxategietan, helbideratzeagatiko zordunketetan, hain zuzen.
- Fitxategiak bidaltzean errorerik gerta ez dadin, segurtasun neurria bezala sortaren guztizko zenbatekoa eskatzen da, ondoren fitxategiak berak daraman datuarekin erkatu ahal izateko.
- Fitxategia bidalketaren unean bertan edo ondoren sinatu dezakezu. Bidalketaren egoera azaltzen duen leihoan mezu bat agertuko da orduan, hala dagokionean, fitxategia prozesatu ahal izateko izenpea falta duela gogoratuz.
- Aplikazio honen berrikuntzarik azpimarragarrienetakoa zera da: datuen transmisioa burutu bitartean ere lanean segitzeko aukera ematen du. Gogoan izan, bada, fitxategia prozesatu ahal izateko ezinbestekoak direla baimendutako izenpeak.
|
|
|
|