> Fitxategiak zertan diren jakin dezaket?
 
   
“Egoera kontsultatu” funtzioaren bitartez, bidalitako fitxategi guztien eta bakoitzaren egoera zehatza zein den ikusi ahal izango duzu aldi oro.

Kontsulta honetan ageri diren mezuek bi zati dituzte: lehenean mezu laburtua ikusiko duzu eta bigarrenean aurrekoaren azalpen osoagoa.

“AEB mota” izeneko laukian aukeratu duzun fitxategiaren tipologia azaltzen da. Ez ahaztu fitxategi-mota bakoitzak Espainiako Bankaren Elkarteak finkatzen dituen funtzio zehatz batzuk biltzen dituela.

Kontsulta honetan bertan, eragiketa tramitatzerakoan sortzen diren mezu batzuk ere ikusiko dituzu.

  • Fitxategiari izenpea falta zaionean, egoeraren zutabean izenpea adierazten duen botoia ageri da. Bertan sakatuz gero, zuzenean joango zara “fitxategiak izenpetu” izeneko funtziora. .
  • Itzulketarik baldin badago, berriz, ondoko botoia ageriko da eta bertan sakatuta, zure mugimenduak behera kargatu ahal izango dituzu.
  • Eragiketa hauek datu-base batera kargatzen dira zuzenean. Datu-basetik aurreko funtziora atzerantz egin nahi baduzu, erabil itzazu nabigatzailearen goialdean dituzun geziak.