|
|
|
|
|
Zertarako
behar dut nik bbknet?
-
nomina ordaindu al didate?
-
gimnasioko kuota bertatik
ordaindu al dezaket?
-
errenta aitorpenerako
ziurtagiria etxean bertan jaso dezaket?
bbknet-ekin eragiketa guztiak
egunean eraman ahal izango dituzu. Izan ere, ez duzu inora joan
beharrik izango eta, gainera, betidanik ezagutu duzun zerbitzu-kalitateari
ez diozu uko egingo: bbk-ren zerbitzua delako bbknet.
Inoiz baino azkarrago, seguruagoa
eta errazagoa da internet bitartez lan egitea.
Gure bulego birtualetik bulego arruntetan
egin daitezkeen eragiketa usuenak burutu ahal izango dituzu:
kontuen egoera kontsultatu , zure edo beste norbaiten kontuan
dirua sartu, laburpenak kontsultatu, datuak eguneratu... eta hori
guztia on-line zerbitzuek ematen duten azkartasunarekin.
Behar duzun guztia
Pantailaren goialdeko menuan eragiketa-multzoak
dituzu:
-
nire kontuak:
ageriko kontuak, txartelak eta ordainagiri, kuota eta zergen ordainketa.
-
nire inbertsioak: gordailuak, inbertsio
fondoak, biharfondo, biharplazo, baskepensiones eta pentsio planak.
- nire brokerra:
balore-kontuak, merkatuak kontsultatu eta burtsa denbora errealean.
-
nire maileguak:
maileguak, merkatal kartera eta abalak.
-
informazioa:
tarifen liburua, bbk telefonoz, erakunde eta bulegoak,
indizeen informazioa eta dibisak eta billeteak.
Batere zalantzarik gabe
Eta une oro izango duzu ondo-ondoan
lagunduko zaituenik, "bbk telefonoz" bidai lagun izango
duzulako nabigazio osoan zehar. Pantailaren behealdean, ezkerrean,
zure arazoak argitzeko biderik azkarrena aurkituko duzu: 901
33 55 66
Horrez gainera, telefono zenbakiaren
azpian, laguntza botoia dago, edozein zalantzaren aurrean,
argibideak emateko. Eta euskarazko hitzen bat ez baduzu ulertzen,
sakatu hiztegia dioen botoia.
|
|
|