|
 |
|
|
AEB43 fitxategia zure kontuen AEB mugimenduekin lan egiteko euskarri elektroniko estandarra da.
|
|
>¿Nola jaso ditzaket nire kontuetako AEB mugimenduak?
|
|
bbkenpresak net zerbitzura konektatzean, hasiera orri nagusian mezu bat agertuko zaizu, hala dagokionetan, ikusi gabeko AEB mugimenduak edo itzulketak dituzula gogoratuz. Mezu horretan sakatzean, aplikazioak zuzenean eramango zaitu AEB mugimenduak jasotzeko buzoira. Delako buzoiak nola funtzionatzen duen jakiteko, “3.3. buzoia” izeneko atala kontsulta dezakezu.
Nahiago baduzu, zure AEB mugimenduak maiztasun zehatzaz kargatu ahal izateko agindua ere ezar dezakezu. Horretarako, kontsulta hori egiteko epeak, hau da, data-tarteak, ipini beharko dituzu: hilabetekoa, hiruhilabetekoa, etab.
|
|
>
Mugimenduak kargatu
|
|
Zure kontuetako mugimenduekin lan egin ahal izateko (adibidez, zure enpresako gastuen datu-basean sartzeko), zure ordenadorera behera kargatu beharko dituzu.
Funtzio hori egin dezakeen tresna informatikorik ez baduzu, bbkenpresak net aplikazioak berak emango dizu, “fitxategiak” izeneko funtzioan “softwarea kargatu” aukeraren bitartez.
|
|
|