|
|
 |
|
|
|
|
|
Erabiltzaileak bbkenpresak net zerbitzua erabili ahal izateko enpresa bakoitzak baimentzen dituen arduradunak dira. Kontratu batek erabiltzaile bat baino gehiago izan dezake eta, hain zuzen ere, horixe da enpresa gehienetan egin ohi dena.
|
Erabiltzaileak bat baino gehiago izatearen arrazoi nagusia enpresaren beraren barne logikara egokitzea da. Izan ere, enpresaren ohizko kudeaketa-ereduan pertsona batek lan-eremu zehatz baten ardura izan ohi du eta funtzionamendu hau bera da, internet-en bitartez, ezarri nahi izan dena Horrela, bbkenpresak net zerbitzuaren bitartez langileen soldatak tramitatzeko ardura duen langilea giza-baliabideen arduraduna izango litzateke. Nolanahi ere, aplikazio informatikoak ez du banaketa hau inolaz ere mugatzen eta enpresaren beraren esku uzten du, ulertzekoa denez, nahi beste erabiltzaile izendatzea eta, ondorioz, erabiltzaile bakoitzari dagozkion lan-funtzioak esleitzea.
|
Erabiltzaile bati lanerako baimena eman ahal izateko, enpresak hainbat datu zehaztu beharko ditu kontratuan. Ondoren, erabiltzaileari sarbide-gako propio bat emango zaio, hau da, dagozkion funtzioetarako gaitasuna duten sarbide-baimena. Enpresak berak zehaztu duen profil horren arabera, beraz, baimendutako erabiltzaileetako bakoitzak eragiketa zehatz batzuk egin ahal izango ditu.
|
|
|