2.1. Nola funtzionatzen du?  

bbkenpresak net zerbitzuaren funtzio guztiak internet ingurunean funtzionatu ahal izateko pentsatu eta diseinatu dira. Beraz, zerbitzu honekin lan egiteko behar duzuna oso sinplea da: telefono-sarera lotutako ordenadorea eta merkatuan aurki daitezkeen nabigatzaile estandarretako bat. Eragiketak egin ahal izango dituzu urteko egun guztietan, gura duzun orduan. Zure kontratuak denbora errealean kontsultatu ahal izango dituzu, eta zure eskaerak jaso edota bideratu direla egiaztatuko dizugu.