1.1. internet erabiltzearen abantailak
 
Internet erabiliz, etengabe berritu eta eguneratzen ari den informazio-bolumen itzela eskuratu dezakezu, eta horretarako ez duzu denbora batere galdu beharko alferrikako bidaietan. bbkenpresak net zerbitzuan zehar nabigatzen ari zarela, sarritan ikusiko duzu pantailako eremu batzuk, edo hitz jakin batzuk kolorez aldatzen direla kurtsorea edo sagua gainean jarrita, edota esku baten ikurra agertzen zaizula. Eremu aktiboak dira, hiperesteka ere esaten zaiena: internetek eragin duen iraultza handia.
 
   
 
Hiperestekari esker, web gune berean orri batetik bestera ibili ahal izango duzu; hau da, zu zeuk erabaki ahal izango duzu nondik nora ibili gura duzun eta zein zehaztasun maila behar duzun kontsulta bakoitzean. Eta gogoan izan nabigatzaileak (hau da, interneten ibiltzeko erabiltzen duzun programa informatikoak) goialdean dituen geziek atzera itzultzeko aukera ematen dizutela beti.