1. Sarrera: bbk-ren eskutik
   
www.bbk.es helbidean, zure enpresarentzako berariazko tokia izango duzu. Bertan, enpresaren jarduera kudeatu eta negozioarekin lotutako kontu interesgarrien berri izango duzu. Izan ere, behar duzun guzti-guztia orain bbk-ren enpresa-atarian duzu.
 
   
bbk-ren banka elektronikoa diseinatzerakoan, oso kontuan izan ditugu enpresetan ohikoak diren eragiketak. bbkenpresak net aplikazioarekin zer egin daitekeen jakin gura baduzu, kontsulta ezazu ondoko atala: “zure enpresak behar dituen zerbitzuak”.

bbk-ren atarian enpresen ohizko jarduera ikuspuntu askotatik aztertzen da. Hori horrela, gure orrietan inbertsioak egiteko aukera ezin hobeak aurkituko dituzu; finantzaketari buruzko albisteak, enpresaren kudeaketa hobetzeko lanabesak, etab. Horrez gain, zure negozioarentzat interesgarriak izan daitezkeen arloetako informazio eguneratua ere eskaintzen dugu; hala nola, burtsa, gaurkotasun ekonomikoa, enpresako albisteak, etab.
 
Horrez gainera, zerbitzu berezituak ere eskaintzen dizkizu: merkataritza-txostenak edota zure enpresaren kudeaketa hobetzeko era askotako laguntza eta diru-laguntzak.
Eta guzti-guztia erosoagoa izan dadin, bbkenpresak net aplikaziotik esteka (ingelesezko link berbatik) edo lotura asko ezarri ditugu. Horien bitartez, interesgune gehiagotarako ateak zabalik dituzu. Mundua, izan ere, pauso batera duzu bbk-rekin.