3.1 Fitxategiak
 
Jarduera-fitxategiak ordainketa edo kobrantza aginduen multzoak dira. Espainiako Bankaren Elkarteak ezarritako estandarretan oinarrituta daude eta horri zor diote AEB izendapena, gaztelaniazko Asociación Española de Banca delakotik, hain zuzen ere.

 
Litekeena da zure enpresan oraindik CSB izendapena erabiltzea, duela gutxira arte horrelaxe esaten baitzitzaien fitxategi hauei, ordura arte Consejo Superior Bancario delakoak ezartzen zituelako estandarrak. Agian tokiren batean izendapen hori eguneratu gabe izango dute.

> Zertarako balio dute?
 
Fitxategi hauek enpresaren administrazioan egin ohi diren eragiketa usuenak erraztu egiten dute, operazio hauetara egokitutako fitxategien ereduak direlako: nominak, ordainagiriak, kanbio-letrak, itzulketak, hornitzaileei ordaintzea, etab.
 
> Nola sortzen dira?

 
Fitxategi hauekin lan egin eta informazio hori zure enpresaren altxortegiko aplikazio informatikoekin batera uztartu ahal izateko, fitxategiak sortzeko aplikazio informatikoak eduki behar dituzu. Era horretako softwarerik ez baduzu, bbkenpresak net zerbitzuak berariazko aplikazio informatikoa dakar. Behera kargatu nahi baduzu, “fitxategiak” funtzioaren barruan “softwarea kargatu” aukera duzu.