|
 |
|
|
|
|
2.2. Hainbat parte-hartzaile.
|
|
bbkenpresak net erabiltzeko, hiru parte-hartzaile mota bereizi behar dira:
|
|
- Ahaldunak: Enpresaren izenean kontratatzeko ahalmena dute. Honako zeregin hauek izango dituzte:
- bbkenpresak net zerbitzuarekiko kontratua izenpetuko dute.
. - Erabiltzaile- eta izenpe-gakoak hartuko dituzte enpresa edo negozioko erabiltzaileen artean
- Erabiltzaileak: Enpresako pertsonak izango dira, hau da, zerbitzuaz baliatuko direnak, kontsultak egiteko, traspasoak, transferentziak eta fitxategiak bidaltzeko, etab. Ahaldunak eurak izan daitezke, baina ez du zertan hala izan. Erabiltzaile bakoitzak bere sarbide-gakoa izango du.
- Izenpeen jabeak: zenbait eragiketa egiteko beharrezkoak diren izenpe-kodeak dituztenak dira, enpresako arduradunek haien esku utzita. Erabiltzaile batek emandako agindua betetzeko, beharrezkoa izan daiteke pertsona baten edo gehiagoren izenpea, enpresa bakoitzaren egoeraren edo eskaeren arabera. Ez da beharrezkoa pertsona horiek erabiltzaile izatea; adibidez: nominak bidaltzeko, nomina-saileko pertsona batek nominen fitxategia sortu eta igorpena prestatuko du, baina sail horretako arduradunak izenpetu behar du igorpen hori, behar bezala egin dela aztertu ondoren.
.
|
|
|
|