|
 |
|
|
|
|
1.1. Nori zuzenduta dago?
|
|
bbkenpresak net bbk-ren bulego birtuala da, profesionalentzat bereziki eratua; hortaz, jarduera profesional batean aritzen diren eta euren kontratuak erosoago eta errazago kudeatu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoei dago zuzenduta.
Zure kontratuetan, eguneko 24 orduetan, kontsultak eta eragiketak egin ahal izango dituzu, eta gainera, zure enpresa edo negozioa kudeatzen laguntzeko tresnak eskura jarriko dizkizu.
|
|
|
1.2. Zertarako erabil dezaket bbkenpresak net?
|
Asko dira bbkenpresak net zerbitzuaren onurak; hona hemen horietako zenbait:
|
- Kontuen eta txartelen kudeaketa: transferentziak eta traspasoak, taloitegiak eskatzea, kreditu-txartelen laburpenak kontsultatzea, etab.
- Jarduera-fitxategiak sortu, bidali eta jasotzea: nominen fitxategiak (AEB34), efektu- eta ordainagiri-sortak (AEB32), kreditu-aurrerakinak (AEB58), ordainagiriak (AEB19), laburpen elektronikoak (AEB43), hornitzaileei ordaintzea, itzulketak, etab.
- Zergen ordainketa: NCRa lortu, ordaindu eta kontsultatzea.
- Mezuak jaso eta bidaltzea.
.
- Zure enpresaren inbertsio- eta finantza-produktuak kudeatu eta horien jarraipena egitea: maileguak, abalak, sortak, efektuak, gordailuak, inbertsio-fondoak, etab.
- Finantza-merkatuak eta burtsa-operazioak kontsultatzea: on-line kontsultak, baloreen salerosketa, etab.
|
|
|
|